Zerbitzu Integrala

Eraikuntzarako zerbitzu profesional integralen plataformak askotariko lanak egiten ditu; arkitektura lanak, diseinua, EIT-ak, etxebizitzetan erreformak, fatxadak, teilatuak, atariak eta lokalak. Era berean, konponketak, instalakuntzak eta mantenu zerbitzuak ere eskaintzen ditu hainbat arlotan: elektrizitatea, iturgintza, arotzeria metalikoa, ebanisteria, sarrailagintza, klimatizazioa, pintura, garbiketa, lorezaintza, mudantzak, plaga kontrola…

Finka edo komunitate administraritza, aseguru artekaritza, aholkularitza, abokatutza eta higiezinen kudeaketa lanak ere egiten ditugu.

Zure eraikuntzak behar dituen profesionalak ditugu.

ITE Profesional erakundearentzat zure proiektua da garrantzitsuena. Ez ditugu online aurrekontuak egiten uste baitugu bezeroek bertatik bertarako harremana merezi dutela eta ez soilik zenbaki bat.

Gustatzen zaigu zu ezagutzea eta zuk gu ezagutzea, gustatzen zaizkizun gauzak eta dituzun beharrak identifikatzea. Gure ideiak eta proposamenak entzun ondoren, nahiago dugu zuk erabakitzea.

Erreforma integralak egiten ditugu; zure eraikinak behar dituen teilatu eta estalkien zaharberritzeak, EITak, atarien zero kota, edozein instalakuntza, konponketa eta mantenu lan. Hori guztia gure filosofiarekin, THINK LOCAL FIRST & MADE IN EUSKADI, gertukoari garrantzia emanez, ekonomia eta ekologiagatik.