Zer da eraikinen ikuskaritza teknikoa?

EIT-a ondorengo baldintzak betetzen dituzten eraikinentzako betebehar bat da:

  • Katalogatutako edo babestutako edozein eraikuntza edo eraikin, bere antzinatasuna eta babeste erregimena kontuan izan gabe.
  • 50 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten eta bizileku moduan erabiltzen diren eraikin guztiak.
  • Kontserbaziorako, irisgarritasunerako edo eraginkortasun energetikorako laguntza publikoak jaso ditzaketen eraikin guztiak, hauen antzinatasuna eta erabilera kontuan izan gabe.

EIT-ak ondorengo gaiak lantzen ditu:

  • Estruktura, fatxada, kubierta eta instalazioen informea, eraikuntzaren egoera konstruktiboa eta patologia posibleak helburu izanik.
  • Instalazioen eta ingurukoen datuak oinarritzat hartuz, eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria eta hobekuntza aukerak.
  • Eraikuntzaren irisgarritasunaren oinarrizko egoeraren informea eta hobekuntza aukerak.

EIT-a teknikari aditu batek idatzizko informe batean jasotako eta ondoren udaletxeari aurkeztuko zaion ikuskapen bisualean gauzatzen da.

EIT -ak eraikuntzaren egoeraren arabera bost gradu bereizten ditu. Konponketa obrak egin behar badira udaletxean hutsune konponketa ziurtagiria aurkeztu beharko da lanak egin ondoren.

EIT prozesua amaitu eta urtebeteko epean, tekniko aditu batek landutako eraikinaren Erabilera eta Mantenu Plan bat prestatu beharko du.

EIT-aren jabetza duenak udaletxean aurkeztu beharko du eta informazio hau ondoren EuskoRegite aplikazioaren bitartez Eusko Jaurlaritzari bidaliko zaio.

2017ko Ekainaren 27a baino lehen 50 urte bete dituzten eraikuntzentzat EIT-a aurkezteko epea 2018ko Ekainak 27a artekoa da. Ordutik, urtebetekoa izango da 50 urte betetzen dituzten momentutik kontatzen hasita.

Estudio arquitectura en Bilbao. Inspectores de edificios