Zer da EIT?

Eraikuntzaren egoera konstruktiboa eta patologia posibleak ezagutzeko helburuarekin egindako estruktura, fatxada eta kubierta eta saneamendu eta hornikuntzako ohizko sareen ikuskapen bisuala da EIT bat.

EIT-ak eraginkortasun energetikoko ziurtagiria (eraikuntzaren eta instalazio inguruen datuak, eraikinaren eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko asmoz) eta irisgarritasuneko datuak jasotzen ditu (irisgarritasuneko oinarrizko baldintzen betetzea eta pertsona desgaituei eraikuntzara sartzerako orduan eta hau erabiltzerako orduan bereizkeriarik ez egitea, betiere indarreko arautegiaren arabera eta eraikuntzak hauek betetzeko aldaketak egin ditzakeen edo ez aztertuz).

EIT-a eskumeneko tekniko batek informea eta txostena egiten duenean gauzatzen da (Arkitekto eta Aparejadoreak besterik ez dira egongo ahaldunduta).

Zergatik EIT?

Eraikuntzen egoera ona eta segurtasuna ziurtatzeko: EIT-aren bitartez eraikuntza erabiltzen ari diren edo inguruan dabiltzan pertsonen arrisku edo kalte posibleak saihesten dira.

Eraikuntzen kontserbazio eta mantenua sustatzeko: EIT-aren bidez eraikuntzaren balio-bizitza luzatzeko beharrezko diren neurriei hasiera eman diezaiokegu, hori baita mantenu planeko lehenengo pausua.

Arazo larriak eta egoera konponezinak ekiditeko: EIT-ak jabearentzako garestiagoak diren birgaikuntzak saihesten ditu.

Irisgarritasun unibertsala eta eraginkortasun energetikoa bultzatzeko: EIT-ak eraikuntzaren beharrak identifikatzen ditu eta pertsona guztiei irisgarritasuna ziurtatzeko eta eraginkortasun energetikoa bultzatzeko hartu behar diren neurriak identifikatzen ditu.

Eraikuntza sektoreko aktibitate ekonomikoa bultzatzeko: EIT-ak eraikuntzen birgaitzea sustatzen du eta etxebizitza erosle potentzialei informazio garrantzitsua eskaintzen die.

Birgaitze laguntzak benetan behar dituzten elementu estrukturaletara bideratzeko: EIT-a laguntza publikoak jasotzeko beharrezko baldintza bat da, horregatik, subentzioen erabilera egokirako kontrol erreminta bihurtu da.

Zein elementu zaintzen ditu EIT-ak?

EIT-a eraikuntzaren oinarrizko hiru elementuren gain egiten da:

  • Estruktura
  • Fatxada
  • Kubierta
  • Ur horniketa eta distribuzio eta saneamendu eta ebakuazio instalazioak

Elementu hauen egoera sentsore edo adierazleen bidez egongo da definituta:

  • Pitzadurak
  • Hezetasunak
  • Lur-jauziak
  • Deformazioak

Sentsore hauek antzemateko, eraikuntza guztiaren %55a biltzen duen inspekzio bat egitea komenigarria da (gomendatutako portzentajea da, ez dago araututa).

Nola egiten da EIT bat?

EIT-a egiteko, baimenduta dagoen teknikoak behaketekin informea bete behar du eta honen hautemate teknikoaren arabera egin beharren txosten bat igorri behar du.

EIT-aren informe-galdetegi eta txostena

1.- Ikuskapenak informe-galdetegi bat izango du. Honekin eraikuntzako ikuskapenerako elementuak aztertu direla ziurtatuko da eta ondoren txosten zehatz bat idatziko da. Txosten horretan ikuskatzaileak ondorengo gaiei buruzko iritzia emango du:

  • Kontserbazio, segurtasun, hermetikotasun eta kontsolidazio egoera, baita egin beharreko obren hasierako aipamen bat.
  • Irisgarritasuneko unibertsaleko baldintzen eta pertsona desgaituei eraikuntzara sartzerako orduan eta hau erabiltzerako orduan bereizkeriarik ez egitearen ebaluaketa, betiere indarreko arautegiaren arabera eta eraikuntzak hauek betetzeko aldaketak egin ditzakeen edo ez aztertuz.
  • Eraikuntzaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, ezarritako prozesuaren eta indarreko arautegiaren arabera.

2.- Txostenak argi adierazi beharko du zeintzuk diren antzemandako kalteak eta hauen arriskuak, baita egin beharreko aldaketak ere.

EIT-ko txostenaren edukia

Txostenak ondorengo edukia izan beharko du:

  1. Estruktura eta zimendatze egoera orokorra.
  2. Fatxaden egoera orokorra.
  3. Kubierten egoera orokorra.
  4. Saneamendu eta iturgintza sare komunen egoera orokorra eta beste instalazioen bizitza, osaketa eta dokumentazio administratibo eta teknikoaren informazioa.
  5. Antzemandako lesio edo akatsen kausa posibleak, erabilitako sistemen edo materialen patologiak ezberdinduz, eta gomendatutako neurriak.
  6. Esku-hartzearen proposamen globala. Bertan esku-hartu behar duen pertsonala proposatuko da eta, beharrezko den kasuetan, hartu beharreko segurtasun neurriak azalduko dira.
  7. Hartutako neurrien betearazpen eta eraginkortasun gradua, aurreko ikuskatzeen ondorio.
  8. Erreparatze esku-hartzeak aurrera eramateko proiektu tekniko baten beharraren estimazioa.
  9. Esku-hartzeak gauzatzeko epea.
  10. Esku-hartzeen izaerak: berehalakoa, oso premiazkoa, premiazkoa, epe erdirako beharrezkoa eta/edo mantenua.
  11. Irisgarritasuneko unibertsaleko baldintzen eta pertsona desgaituei eraikuntzara sartzerako orduan eta hau erabiltzerako orduan bereizkeriarik ez egitearen ebaluaketa, betiere indarreko arautegiaren arabera eta eraikuntzak hauek betetzeko aldaketak egin ditzakeen edo ez aztertuz.
  12. Eraikinaren eraginkortasun ziurtagiria, indarreko araudiak ezartzen duen eduki eta prozesuarekin.

Zein emaitza edo kalifikazio aurre ikusten ditu EIT-ak?

EIT-a eraikuntzako mantenu orokorreko prozesuko lehenengo pausua da. Legeak bost gradu bereizten ditu eraikuntzaren egoeraren arabera eta horri erreparatuz jabeak neurriak azkartasun handiago edo txikiagorekin hartuko dituzte.

Eskatutako jokaeren graduak

1.gradua – Berehalakoa: Esku-hartzea 24 orduan egin behar da gehienez, beste mediorik egon ezean, sua itzaltzeko zerbitzuetara joanez. Berehalako kolapsoa eta ingurukoei edo besteren elementuei min egiteko arriskua duten narriadura elkartze kasuetan eta zurkaizte, hustutze, eraikuntzara sarrera ixte eta lur-jauziak saihesteko segurtasun erretilua montatzea bezalako neurriak hartzea beharrezkoa denean.

2.gradua – Oso premiazkoa: Eraikuntzak edo bere elementuak kalte garrantzitsuak dituenean; ingurukoentzako edo besteren elementuentzako epe-motzeko arriskua dakarrenean. Esku-hartze honetarako epe maximoa hiru hilabetean dago, segurtasun neurri laguntzaileak dituzten edo ez kontuan izan gabe.

3.gradua – Premiazkoa: Hutsune handiak antzematean ematen da. Era progresibo batean elementu bat edo sistema degradaziora eraman dezakete. Esku-hartze honetarako epe maximoa 12 hilabetean dago.

4.gradua – Epe erdirako beharrezkoa: Hutsune puntualak dira eta ez diote sistemaren funtzionamenduari eragiten, baina ez badira konpontzen zerbait larriagoan bihur daitezke. Kasu hauetan, esku-hartzea urtebete baino gehiago luza daiteke.

5.gradua – Mantenua: Ez denean kalterik antzeman edo bere arintasunagatik ez duenean arriskurik izaten. Mantenu egoki batekin konpon daiteke edo bere progresioa geratu.

Nork burutu dezake EIT-a?

EIT-a bere osotasunean ondorengoek burutu dezakete:

  • Arkitektoek
  • Arkitekto Teknikoek edo Aparejadoreek

Halaber, eraginkortasun energetikoko ziurtagiria Ingeniari edo Ingeniari Tekniko edo horretarako gaitutako Tekniko batek sinatu dezake.

Ez da baimendutako pertsonalaren erregistro ofizial bat existitzen. Titulazio hori daukaten profesional guztiek, era indibidualean profesional liberal bat bezala lortutako edo Eraikuntza Kalitate Kontrolean lanean lortutakoa, egin dezakete lan hori.

Entitate eta profesionalek, egindako EIT-arekin batera II. eranskinean jasotako modeloa bezalako ardura adierazpen akordua atxikituko dute. Adierazpen honek ikuskapena egitea baimenduko du, non adieraziko duten ikuskari moduan beteko dituzten baldintzak, entitatearekiko eta profesionalekiko.

Herritarrak beraiek nahi duten profesionala aukeratzeko aske dira.

Zenbat balio du EIT-ak?

ITE-aren zenbatekoa ez dago araututa, beraz prezioa baimendutako profesional horiek ezartzen dutenaren araberakoa izango da.

Profesionalak aukeratzeko aukera dagoenez, jabeek aurrekontuak eska ditzakete eta beraien interesei hoberen egokitzen dena aukeratu.

Zer gertatzen da ez baldin bada EIT-a aurkezteko betebeharra betetzen?

Legearen dio arautegi urbanistikoen araberako zigorrak egongo direla eta udaletxeak beraien zigortze gaitasunaren arabera jardungo dute.

Udaletxeak era subsidiarioan aritu daitezke EIT-a ez aurkeztearen aurrean, baita 1, 2 edo 3 graduetan emandako txostenean aipatutako ekintzan egiten ez badira ere.

Nortzuk daude derrigortuta?

2006-ko Lur eta Hirigintzaren Lege Euskaldunak eta Ekainak 26ko 8/2013 birgaitze, birsorkuntza eta hiri berriztatze legeak dionez, bizileku moduan erabiltzen diren 50 urte baino gehiagoko eraikin guztiak, katalogatutako eraikuntza eta eraikin guztiak eta “antolamendutik at” kategorian sartuta dauden eta bizileku moduan erabiltzen diren eraikin guztiak izan behar dute EIT-a.

EIT-a udaletxean aurkezteko betebeharra.

Aldakuntza dekretuaren arabera, 50 urte baino gehiago dituzten eta bizileku moduan erabiltzen diren eraikinen urtebeteko epea dute EIT-a udaletxean aurkezteko. Eraikin zaharragoen eguneratzerako, berriz, aldakuntza dekretuak aldizkako egutegi bat kontenplatzen du (2017ko Ekainaren 27a baino lehen 50 urte bete dituzten eraikuntzentzat EIT-a aurkezteko epea 2018ko Ekainak 27a artekoa da (baita data hori eta gero katalogatutako eraikuntzak ere)).

Gainera, kontserbaziorako, irisgarritasun unibertsalerako edo errentagarritasun energetikorako Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazio Publikoko laguntzak jaso nahi dituzten eraikinak, EIT-a laguntza horren formalizazioa baino lehen egin beharko dute, eraikuntzaren antzinatasuna edozein dela ere. Administrazioak, jokaera EIT-aren emaitzen arabera adieraz dezake.